Información adicional
Deustuko Unibertsitateko Euskal Gaien Institutuak eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak, 2004ko azaroaren 17an eta 18an, "Hizkera Juridikoa eta Itzulpengintza" sinposioa antolatu zuten Deustuko Unibertsitatean, Euskal Gaien Institutuaren XXV. urteurrena ospatzeko ekitaldien barruan. Liburu honetan, sinposioko parte-hartzaileen hitzaldiak jaso dira, erabilitako hizkuntza errespetatuta, eta, era berean, amaierako mahai-inguruan parte hartu zutenen aurkezpen testuak. Argitalpen honetan bildutako idazlanetan, besteak beste, honako gaiak jorratzen dira: itzulpen juridikoaren berezitasunak eta arazoak, hizkuntzalarien eta zuzenbideko adituen arteko harremanak, Europako egoeraren nondik norakoak, euskarazko itzulpengintza juridikoaren historia, gure hizkuntzaren gaur egungo erronkak eta testugintza juridikoaren ekoizpena itzulpenaren eskutik
|