Información adicional
Ikasleek administrazio-zuzenbidearen irakasgaiarekin izango duten lehenengo topaketa ahalbidetu eta erraztu nahi du liburu honek. Haren helburuak administrazio-zuzenbide orokorraren oinarrizko kontzeptuak eta egiturak azaltzea eta zuzenbide-adar honetako arazoei buruzko gogoeta eta ulermena susatzea dira.
Liburu honek ez du zuzenbideko ikasleentzat soilik izan nahi, baizik eta administrazio-zuzenbidearen hastapenak ezagutu nahi dituzten unibertsitateko ikasle eta administrazioaren zerbitzuan lan egitenduten guztientzat, beren ikasketak edozein izanik ere (ekonomia-eta enpresa-zientziak, politika-zientziak, lan-harremanak, gizarte -lana eta abar). Batetik, liburuaren estiloak eta azalpenen tonuak, hasieratik, kontuan izan dute irakurle mota guztien behar-ezberdintasuna. Bestetik, argitalpen honek erraztasun batzuk eskaintzen ditu irakurlea liburuaren barruan azkar mugi dadin eta informazioa azkar eskurra dezan.
|